2. METODOLOGIA
Lan hau bi hurbilketa metodologiko nagusitan oinarrituko litzateke: ikasketa autonomoa eta hizkuntzen trataera bateratua. Proiektu honetan horregatik sortu nahi dugu aipatutako bi ikuspegiak uztartzeko materiala. Autonomia, eta euskara nahiz beste hizkuntzak eta arloak lantzeko baliabideak, hain zuzen ere. METHODOLOGICAL INNOVATION: AUTONOMY AND MULTILINGUALISM (see zorionak aita multilingual example, produced in an autonomous and real context, outside the classroom).
Henri Holec-ek asmatutako learner autonomy terminoa Dam-ek (1995) bere egin zuen, estrategia eta jardun autonomoan oinarritzen zen metodologiari erreferentzia egiteko. Hauek dira Damen hitzak ikasketa autonomoari buruz:
"my interests are concerned with the development of learner autonomy, learning to learn, the development of self-esteem, the practical implementation of logbook and portfolio, internal as well as external evaluation, differentiated teaching and learning" http://www2.warwick.ac.uk/fac/soc/al/research/groups/llta/circal/12mayevent/leni_dam.
Beraz, autonomian oinarritzen den metodologiaren ardatz nagusiak honakoak dira: ikasten ikasi prozesuaren protagonista ikaslea izatea, auto-estimua lantzea, portfolioa garatzea, barne eta kanpo ebaluazio autonomoa egitea eta ikasteko eta irakasteko prozesu batzuk erabiltzea. Eta hala, auto-ebaluazioan oinarrituz ikasleak berak zuzenduko lituzke bere ekoizpenak, betiere, irakasleak egindako oharrei kasu eginez (hitz-ordena, idazkera, komunztadura, eta abar luzea). Hau da, hobekuntzarako neurriak ikasleak berak proposatuko ditu.
Metodologia honek lan egiteko modu berritzailea suposatzen du, sormena garatzeko aukera aparta, baita autokritikoa izatea ere. Horrez gain, baliagarria da hizkuntzak ez ezik edozein eduki irakasteko, eta Damen beraren helburua izan da beti ikastetxeetan klaustro guztiari hedatzea.
Ikasketa autonomoa garatzeko, bada, autonomiaren garapenean oinarritzen diren bost ildo nagusi hauek jarraituko ditugu[1]:
- Ikaslea ardatza. “Zer” ikasten den baino garrantzitsuagoa da “Nola” ikasten den eta material hauek lan egiteko modu berritzailea eta motibagarria izan nahi dute. Ikasleak materialak eta ekintzak aukeratzeko orduan partaide izango lirateke, arduraz jokatuz.
- Ikasleek dakite ondoen zein diren euren gaitasunak eta beharrak;hori dela eta, bakarka ezarriko dituzte bete beharreko helburuak. Horretarako, ikasleek aukeratuko lituzkete,aldizkaria egiteko ibilbidean, erabiliko dituzten material, baliabide eta ekintzak. Irakasleak,beti ere, aukeraketa hori egiten eta ikasketa prozesua bideratzen lagunduko dio.
- Ebaluazioaren rola: ebaluazioa ikasketa prozesuaren ardatza izango da. Ikasleak bai emaitzak bai ikasketa prozesua ebaluatuko ditu errubriketan topatuko dituen galdera hauei erantzunez: Zer egiten ari naiz? Zergatik? Zer da egokia? Zergatik? Zer ez da egokia? Zergatik? Zertarako izan daiteke baliagarri?
- Horrez gain, auto-ebaluazioa egin ondoren, ikasleak berak proposatuko ditu hobetzeko neurriak eta eginkizunak: Zer proposatzen dut egokia ez dena hobetzeko? Zein materialez baliatuko naiz hobekuntza prozesu horretan?
- Gelaren antolaketa egokia. Gelak ikasteko ingurune aberatsa izan behar du ez artifiziala, lanerako eta saiakuntzak egiteko leku aproposa eta motibagarria; sormena pizteko egokitua. Hainbat gauza probatuko dira, ikasleak eta irakasleak biak izanez aldi berean ikasle eta irakasle. Eta zer ikasi (edukiak) eta nola ikasi(prozesua) batera landuko dira.
[1] Ikasketa autonomoari buruz ikus bideo hau:
http://www2.warwick.ac.uk/fac/soc/al/research/groups/llta/circal/12mayevent/leni_dam.