3. DESKRIPZIOA
Aldizkari digitala egitean hizkuntzarekin batera beste arloak ere landuko ditugu. Hizkuntzari dagokionez, ekoizpenaren bi alderdi hauei emango diegu garrantzia: idazmenari eta ahozkoari. Euskarak eta gaztelerak bezalaxe, ikastetxean irakasten diren atzerriko hizkuntzek aldizkarian leku izango dute, hala nola frantsesa, ingelesa eta alemana (ahal den neurrian). Horrez gain, euskal kultura lantzean, geografia eta historia arloak ere landu ahal izango dira.
Idazmenari dagokionez, aldizkari baten testu tipologia kontuan izanik, ikasleek eredu gisa har lezaketen testu-bilduma sortzea litzateke lan honen helburuetako bat. Bilduma horretan, besteak beste, aintzat hartuko ditugu, biografia, azalpen testua, albistea, argudio testuak eta gutunak. Ereduekin batera, prozedurari dagozkion pausoen gida ere izango da.
Modu berean, ahozkotasuna lantzeko jarrai dezaketen ahozko jardunen bilduma proposatuko dugu. Horretarako, web-orri batzuk erabiliko ditugu, non ahozko aurkezpenak entzun ditzakegun (http://www.ted.com/talks). Horiez gain, ahozko aurkezpen on bat egiteko aholkuak emango ditugu prozedura dokumentuan.
Gauzak horrela, eredu horietan oinarrituz, ikasleek beren idazlanak eta ahozko ekoizpenak egin eta aldizkari digitalean eskegiko lituzkete.
Onuradunak 2. hezkuntzako ikasleak badira ere, materialak batez ere hizkuntza irakasleentzat dira baina edozein arlotako irakaslearentzat baliagarriak, eta aipatu moduan, arlo guztietako irakasleek erabiltzea litzateke egitasmo honen erronka nagusienetakoa.
Horretarako guztirako, teknologia berriak erabiliko dira; glogsterrak, audacity soinu-grabazioak, story jumper (ahozko jardunak eta bideoak txertatzeko), idazmena garatzeko elkarreraginean oinarritzen diren estrategiak[1], eta abar. Helburua aldizkari digitala egitea izanik, teknologia berriez baliatuko gara aldizkariaren ahozko atalean. Horiez gain, web-orrialdeetan aurki daitekeen informazioa gehituko genuke, aldizkaria osatuko luketen hizkuntzen alderdiak eta beste arloak[2] lantzeko. Horregatik guztiagatik, proposamen hau IKTko irakasleekin elkarlanean garatzeko proiektua da.
Autonomia eta sormena garatzea helburu dela gogoratuz, idazmenaren (argudio testuaren) eta ahozkoaren errubriken bidez barneratuko genituzke hizkuntzaren bi alderdien ezaugarriak. Bestetik, errubrikak auto-ebaluazioa egiteko erabiliko genituzke (eskegitako ahozko errubrika adibide). Azken ekoizpenak, idatziak nahiz ahozkoak, komunikazio helburu zehatza du eta helburu horiek betetzen diren ala ez une oro zainduko genuke. Beraz, aurre ebaluazioa, prozesuarena eta azken ebaluazioa eginik, ikaskuntza helburuak bete diren ala ez jakin ahal izango da, bete ez badira, behar diren zuzenketak egiteko. Ebaluatzeko tresna jakinen artean aipatu errubrikak ez ezik, inkestak, galdeketak eta beste batzuk erabiliko ditugu. Auto-ebaluazioarekin batera, hobekuntzarako proposamenak biltzen dituen taula sortuko dugu, ikasleak bere prozesuan oinarrituz irakaslearen laguntzaz beteko duena.
[1]Orrialde hauek baliagarriak lirateke bideoak, ahozko jardunak eta testu idatzia modu interaktiboan lantzeko: https://activetextbook.com/, https://storybird.com/
[2]Autonomia eta sormena gaitasunei dagokienez, ikus argazkilaritza euskaraz lantzeko gunea: https://argeulan.wordpress.com/hiztegia/