4. ALDIZKARIAREN BITARTEZ GAITASUNAK GARATZEN
Egitasmo honek aproposa dirudi oinarrizko gaitasunak eta curriculumeko edukiak zeharka lantzeko. Aldizkaria egitean gaitasun hauek landuko genituzke; gaitasun digitala, ikasten ikasi gaitasuna, elkarbizitzarako gaitasuna, ekintza eta autonomia, gaitasun artistikoa, komunikatzea eta beste edozein. Elkarreragina bereziki landuko genuke eta neurtu, aldizkaria lan-taldean egiteko zerbait dela kontuan izanik. DEVELOPMENT OF BASIC COMPETENCES: digital competence, communicative competence, learning to learn, entrepreneurship, interaction and others.
4.1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko gaitasunak
Hizkuntzen erabilera, askotariko baliabideak erabiliz komunikatzeko aukera aparta da. Hizkuntzari dagozkion baliabideez gain, ordea, hitzik gabeko estrategiak ere garatuko ditugu aldizkari digitala egitean. Hala nola irudien erabilera (irudi hiztegiak eta gainerakoak), ekoizpen artistikoak, mimika eta keinuak ahozko aurkezpenetan, antzerkigintza, gorputz adierazpena, eta abar.
Aldizkari digitala sortzeak, bestalde, teknologia berriak erabiliz komunikatzeko aukera eskaintzen du eta edukiak zeharka lantzeak, eleaniztasunarekin batera, munduko leku askorekin harremanetan jar gaitzake. Teknologiak erabiliz sortzen baitira komunikazio alorreko testuinguru errealak eta funtzionalak, baita etorkizuneko harreman moduak ere.
4.2. Ikasten ikasteko gaitasuna
Hizkuntza osotasunean garatzeko baliagarriak izan daitezkeen gaitasun guztiak lan ditzakegu egitasmo honen bitartez, IKTak eta beste tresnak erabiliz ikasleari informazioa bilatzea erraztuz. Horrez gain, eskura dagoen informazioa begi zorrotzagoz ikusten lagunduko diogu, ondo aukera dezan. Autonomia garatzeko bidea ere izango du ikasleak horrela lan eginez eta, aldi berean, curriculumeko edukiak bere kasa osatu eta garatu ahal izango ditu. Arazo batek konponbide bat baino gehiago izan dezakeela jabetzen lagunduko dio gaitasun horrek eta hori motibagarria gerta dakioke erantzunak bilatzean.
4.3. Elkarbizitzarako gaitasuna
Aldizkaria komunikatzeko tresna den heinean, geure artean eta besteekin komunikatu ahal izango gara; gizarteratu. Bide batez, komunikazioa ardatz dugula, elkarbizitzan murgiltzen ikasiko dugu. Are gehiago, ikuspuntu eleanitza baztertu gabe, erabiliko ditugun hizkuntzak hitz egiten dituzten hiztun-taldeei buruz ikas dezakegu. Beste lekutako usadioei erreparatuz, elkarbizitzaren oinarriak garatu ditzakegu. Beste kulturak ezagutzean, hainbat ohitura eta jokamolde onartu, errespetatu eta zaindu beharko genituzke. Eta hala, elkarbizitzan oinarritzen den eremu horretan, euskal kultura mundura zabaldu ahal izango dugu edonon geure berri izan dezaten, Etxeparek (1545) Sautrelan adierazten duen nahia betez.
Curriculumean, ikasleen arteko elkarrizketak eta galdetegiak (beren artean nahiz besteei egindakoak) landuko ditugu. Edozein tokitako gertaera eta iritzi artikuluen berri emango dugu. Bestalde, ohiturei buruzko testuak eta materialak, kulturari buruzko informazioak, go global, google earth eta beste aldizkari eta egunkari kulturalak erabiliko ditugu, geurea osatzeko.
4.4. Ekimenerako eta ekiteko gaitasuna
Gaitasun honek ikasleari protagonismoa emateaz batera, bere ikasketa prozesuari buruzko erabakiak hartzea ahalbidetuko lioke. Ikasleak, ikasketa-prozesuan laguntzen dioten atazak, jarduerak, kontzeptuak eta jarrerak hautatuko lituzke. Ibilbidea ikasleak berak ebaluatuko luke, auto-ebaluazioan modu aktiboan parte hartuz. Hori egiten duen bitartean, ikasleak proposatuko ditu hobetzeko beretzat egokienak diren jardunak. Aldi berean, ekiteko espiriturako gaitasuna eta autonomia garatzeko behar dituen baliabideak erabili ahal izango ditu.
4.5. Izaten ikasteko gaitasuna
Norbera izaten ikasteko gaitasuna egitasmo honen bitartez lor daiteke, bereziki jendaurrean egiten diren ahozko aurkezpenetan eta bestelakoetan. Ahoz naturaltasunez jarduten ikastea, esate baterako, pertsonaren garapenerako atazetako bat da. Dimentsio guztietan garatzen laguntzeko eta norberaren oreka emozionala lortzeko, funtsezkoa da nork bere burua onartzea eta, emozioak jendaurrean kontrolatzea. Hori lortzeko egoera eta giro aproposa sortzea izango da eguneroko saioen helburua, giro erlaxatua bermatzea, alegia. Izaten ikasteko gaitasunak, bestalde, beste gaitasunak lortzea errazten duela uste dugu.
4.6. Komunikatzeko gaitasuna
Aldizkari digitala garatuz landuko ditugun hizkuntzen gaitasun nagusiak hauexek izango dira: mintzamena, irakurmena, idazmena eta entzumena. Hala eta guztiz ere, ekoizpenean oinarritzen diren gaitasunak landuko ditugu, bereziki, elkarreraginean eta lantaldean arituz.
Gaitasun horiek lantzeko baliabide asko erabiliko ditugu, banan-banan eta maila bakoitzari egokituta programazioan azalduko ditugunak. Egitasmo honek, bada, gaitasun hauek guztiak modu uztartuan garatzea ahalbidetzen du, eta edukiak zeharka lan ditzake, hizkuntza izanik, eduki horien guztien oinarria.