Ikasleek beren testuak eskegiko dituzte azpiatal honetan eta horretarako emandako ereduak aintzat har ditzakete. Hala nola, ipunak egiteko, literatura atalean eskegi dugun ipuinaz ez ezik, atal honetan eskegi ditugun txisteez ere balia daitezke. Argudio-testua egiteko, hemen aurkezten ditugun argudio-testuez balia daitezke. Halaber, eredu gisa ematen ditugun mota askotako gutunak eta komikiak erabil ditzakete gutunak eta komimiak ekoiztu nahi badituzte. Testu tipologiarekin familiarizatzeko hurrengo taula erreparatu dezake ikasleak, eta honekin batera, narrazioak nahiz argudio testuak idazteko lotura hitzen taula aurkezten dugu. Azkenik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez erabil ditzaketen esaerez osatutako dokumentua eskegiten dugu, lagungarri izan daitekeelakoan.